| |
Kalitate-sistema batek bermatzen du konpainiaren lana, eta bai prozesuetan, bai produktuetan hobekuntzak etengabe egin beharra dakar horrek, baita etengabe ikertu beharra ere.
|
| |
Sektoreko lehen enpresa izan ginen AENORrek bermatutako kalitate-ziurtagiria lortzen; 1997an eskuratu genuen.
Ondoren, garraio- eta muntaketa-saileko kalitate-sistema ere egiaztatu zuten eta, hartara, enpresak egiten dituen jarduera guztiak sartu ziren kalitate-sistemaren barnean.
2002an, Pretersa-Prenavisak ISO 9001:2000 arauaren aldaera berriari jarraiki egiaztatu zuen kalitate-sistema, eta errotik aldatu zuen kalitate-sistemaren gaineko ikuskera.
Edozertarako nabeak egiteko hormigoi aurrefabrikatuzko elementuak diseinatu eta garatzeko, ekoizteko eta instalatzeko ziurtagiria dugu, UNE-EN-ISO 9001:2000 arauaren arabera.
Gure fabrikatik ateratzen diren pieza guztiak zehatz-mehatz kontrolatzen ditugu: batetik, laborategian, lehengaien %100 analizatzen dugu eta, bestetik, gure produktuen prestakuntza eta muntaketa osatzen duten prozesu guztiak (ekoizpena, akabera, zamaketa, garraioa, muntaketa, zigilatzea…) zeharo kontrolatzen ditugu, produktuek nork bere erabileraren araberako eskakizun tekniko eta funtzional guztiak betetzen dituztela ziurtatzeko.
2010. Enpresaren ziurtagiria zabaltzen Ingurumen Kudeaketa Sistema, UNE-EN-ISO 14001:2004.
|
|
|
| |
 |
| |
|
|
 |