Idatzi baimendutako zure erabiltzaile-izena eta pasahitza
Erabiltzailea:
Pasahitza:
 

 

Pretersa-Prenavisa hormigoi aurrefabrikatuzko egiturak diseinatzen, fabrikatzen eta muntatzen dituen enpresa bat da, eta zabaltzeko prozesu betean dago.

Sektoreko enpresa bakarra da fabrikazioa eta biltegiratzea ekoizpen-zentro bakarrean biltzen, eta alor honetako Europako instalazio industrialik handienak ditu: milioi bat metro koadroko azalera eta, tartean, 70.000 m2 estali.

Zuzendari eta erdi-mailako arduradun gazte eta gaituez osatutako lan-taldea dago enpresan, eta konpainia nagusi da balio erantsi handiko egitura aurrefabrikatuak fabrikatzen eta muntatzen, logistikarako, merkataritzarako eta industriarako azpiegiturak egiteko.

Teknologiarik aurreratuena, goi-mailako instalazioak eta langile espezializatuak ditugu eta, horri guztiari esker, gure bezeroei kalitateko produktua eta zerbitzu ezin hobea ematen diegu.

Pretersa-Prenavisak hobekuntza teknologiko ugari esperimentatu ditu: prozesu guztietarako erabil daitezkeen makina zeharo automatizatuak, kudeaketa-sistema integratuak eta etengabeko prestakuntza. Horren guztiaren helburua da enpresaren eraginkortasuna areagotzea.

Bezeroak non, han dago konpainia, emaitza ahal bezain onena izateko eta gure zerbitzutik espero dutenari erantzuteko.

 
 
 
 
 
 
Copyright © 2008 Eskubide guztiak erreserbatuta daude
3lemon - ek egindako webgunea